Skip to main content

PART OF
Podcasts
More right-solid
SHOW DETAILS
up-solid down-solid
eye
Title
Date Published
Creator
Anxeta Irratia
Dec 11, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Udaleko Gizarte Zerbitzuek urriaren 29tik abenduaren 9ra artean, Ospitale Zaharreko Hotzaren Kontrako Dispositiboan, orain Zubia izeneko zentroan, zein Martindozenea aterpetxeko trantsitoan diren migranteen erabiltzaile kopuruen datuak plazaratu berri ditu. Horren arabera, 1.411 migrantek baliatu dituzte hauek, 356 Ospitale Zaharrekoa, eta 1.055 Martindozeneakoa, gogoan hartuta, Eusko Jaurlaritzak eta Gurutze Gorriak kudeatutako azken honetan, migranteek 5 eguneko epe-muga dutela erabiltzeko....
Gaurkoan, Nafarroa eta Euskadiko pentsiodunen plataformek izenpetutako manifestua irakurri dute, OCDE edo Munduko Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak Espainiako Estatuari pentsioen gastua murrizteko egin berri dizkion gomendioak salatuz. Alargunek dituzten pentsio eskubideak murriztu, eta pentsio ororen iraunkortasun irizpidea aplikatzeko galdegin baitu munduko erakunde honek, pentsio sistema publikoa manten-ezina delakoan. 1.080 euroko pentsio minimoa, pentsioen iraunkortasuna...
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
IPK Iparraldeko Produkzioak eta Denentzat Sozial Zentroak hiru eguneko festibalarekin emango diote asteburu hontan ongi etorria, Olentzerori Hendaian.  Zortzigarren urtea da, kontzertuak, atelierrak eta Olentzeroren bisita, ekimen solidario gisa aurkezten dutela. Izan ere, kontzertuetarako sarrera erosi beharrean, jostailu bat-sarrera bat printzipioa segitu dute hastapenetik, egundoko arrakasta lortuaz. Izan ere, abenduan gero, Denentzat Sozial Zentroak familia behartsuenentzat zuzendutako...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Aste honetan Gipuzkoako zahar etxe edo adinekoen erresidentzietako 3.000 langileek deituriko bost greba egunetako, laugarrena da gaur. Eta ELA sindikatuak deiturik, Irungo Ama Xantalen,  Gurutze Gorria, eta CASER enpresak kudeatzen dituen  Anaka eta Gibeleta-Betharrameko erresidentzietako langileak kontzentrazio zaratatsua egin dute Irungo San Juan plazan. Administrazio publikoak geroz eta gehiago azpikontratatzen duen zerbitzua dela, eta langileek,  lan berbera egitearen truke, %25...
Anxeta Irratia
Nov 29, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Udal Gobernuak egingo duen proposamen bakarrenetarikoa, EUDEL udalerrien erakundearen eskutik, Irun Euskadi mailako berdintasunaren aldeko udalerrien BerdinSarean sartzeko proposamena izango da. Oposisiotik, aldiz, hainbat kontu aurkeztu dituzte. Si Se Puede Irun Ahal Duguk gainerako talde eta gizarte eragileekin batera, Irun-Donostia aldiriko trenaren zerbitzuaren gabezien aurrean, aterabide duhinak eskaintzea eskatuko du. Bestalde, Euskal Herri osoan zehar bezala, Irunen ere, perretxikoak...
Anxeta Irratia
Nov 29, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Hendaian, aldiz, gaur arratsaldeko 18:30etan izanen da Herriko Kontseilua. Eta bertan hartuko dituzten erabakien artean, herrian geroz eta eskaxagoak diren nekazal lurrak babestea, eta laborantxa jarduerari bultzada ematea dute. Sopite eta Orio artean, Urruñarekin muga egiten kokatua dagoen Legarralde laborantxa eremuan gaur egun ez da aktibitaterik. Han den hamabi hektareako lur-eremua eta etxaldea erosteko proiektua du Herriko Etxeak. Iker Elizalde, Hendaiako auzapezaordearekin hitzegin...
Anxeta Irratia
Nov 28, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Atzodanik Ficoban ospatzen ari den Go Mobility azokaren lehen edizioak egundoko oihartzuna izan du nazioarte mailan. Mugikortasun jasangarriaren alorrean, etorkizuna hemen dugula erakusten duen azoka da. Izan ere, 70 erakusketarik Ficobako espazio osoa okupatzen dute, eta 1.500 profesional pasako dira bi egunotan, euren produktuen ezagutzera ematera. Irunen, heldu den otsailan martxan jarriko duten aurreneko autobus linea elektrikoan ibiliko diren autobusak bertan ikus daitezkeen bitartean,...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Irunen, gaur goizean izenpetu dute ofizialki Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arbeseko adinekoen zentro berriaren hitzarmena. 19 milioi euroko inbertsioa egingo dute bi erakunde publikoen artean, irundarren aldarrikapen historiko honi erantzuteko. Berandu, baina zahar-etxe zein eguneko zentroetan eskualdean dauden itxaron zerrendak arintzera dator azpiegitura berri hau. Arbesko adinekoen zentro berriaren eraikuntza lanak 2019ko lehen  sehilekoan hasiko dira. Adinekoen erresidentzietako...
Anxeta Irratia
Nov 28, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Hondarribiko Udal Gobernu Taldeak 21,6 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu zuen atzo. Biharko udalbatzan «akordatuko» dutela iragarri du Txomin Sagarzazu alkateak. Aurrekontuak « orekatuak » eta « jasangarriak » direla nabarmendu du, Udalak zorrik ez duelako, eta joan den urteko aurrekontuekin alderatuta %4,86 emendatuko direlako, bosgarren urtez udal tasa eta zergak izoztuta mantenduta ere. 2013az geroztik, KPIa edo bizitza %7,2 garestitu den bitartean. Partida nagusiak...
Anxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Atzo Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean Bidasoaldeko Mugimendu Feministak plataformak deiturik, iragan urtean biolentzia matxistak Espainiako Estatuan erahildako emakumeei omenaldia egin zieten. «Bat gutxiago ere ez !» lelopean egindako elgarretaratzearen ondotik, bertan bildutako 500 lagunetako 89k, iragan urtean Espainiako estatuan erahilak izan diren beste hainbeste emakumeen izenak gogora ekarri, eta afitxak zintzilikatu zituzten Zabaltza plazako kioskoan. Ekimen luzea eta...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Joan den ostiralean, aldiz, Ez Mugak elkarteak antolatutako “Muga Oroimenak” jardualdiaren baitan, mugaren kontzeptuari buruz hausnartu, eta aduanak desagertu zirenez geroztik, Bidasoa eskualdeak jasan duen erabateko aldaketaz gogoetatzeko aukera izan zuten Irungo Behobia auzoko zentro sozial berrian  bildutako ehun bat lagunek. Garai bateko aduanaren zaintza-gorputza eraikina arraberritu, eta berreskuratu egin baitute horretarako. Hala, ezin gune sinbolikoagoan aurkeztu zuten Mikel Uharte...
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Bidasoa Aldeko Mugimendu Feministak deiturik, 500 lagun inguru bildu dira Zabaltza Plazan, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean. Iragan urtean indarkeria matxistak Espainiako estatuan erahildako 89 emakumeak eta 11 umeak omendu zituzten, haien izenak gogora ekarriz.  Euskal Herrian, aldiz, 2003az geroztik indarkeria matxistak 98 emakume eta 11 ume erahil ditu. Eta gaur egun isilean sufritzen duten 4.700 emakume dira Ertzaintzaren babesa dutenak. Datu horren arabera, EAEn 200...
Anxeta Irratia
Nov 23, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Cristina Laborda Mugikortasun arloko zinegotzi sozialistak gogor kritikatu zuen Si Se Puede Ahal Dugu udal taldeak, joan den astean gobernuaren aparkaleku politikari buruz egindako analisi katastrofikoa. Labordaren arabera, prentsaurrekoak eman beharrean, 2011az geroztik martxan den Mugikortasun Mahaian legegintzaldi honetan egindako zortzi bilkuretan egin behar dira proposamenak. Eta sozialistek batzar horretan proposamen eskaxak egitea eta zenbait kasutan bileretara huts egitea ere leporatu...
Anxeta Irratia
Nov 22, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, topaketa antolatu du Su Txikian elkarte feminiostak, 24ean (larunbatean). Jardunaldia 12tan hasiko da Lakaxita Gaztetxeko mural berriaren aurkezpenarekin, ondoren bazkaria burutuko da eta "Indarkeria matxistaren aurrean gogor eta tinko" ahalduntze tailerrarekin abiatuko da arratsaldea. Tailerrerako jostorratzak, hariak eta trapu zaharrak eramatea eskatu du elkarteak.
Anxeta Irratia
Nov 22, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Amute-Kosta auzo elkartea bilakatuko da datozen hilabeetan lekurik aproposena. Urtez-urte Euskal Herrian ekoiztutako laburmetraiarik onenak biltzen dituen Kimuak Katalogoak 20 urte betetzen ditu, eta 1998az geroztik bildutako katalogoak proiektatzeko baimena eskuratu dute Amuteko auzo elkartean. Lehendabiziko emanaldia ostirala hontan izango da. 1998ko euskal laburmetrai onenak proiektatuko dituzte beraz, abenduan 1999koak, eta hurrengo hiruhilekoan 2002. urtera bitartekoak. Euren asmoa da,...
Anxeta Irratia
audio
eye 7
favorite 0
comment 0
Bidasoko AEKk antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotx pailazoek «Musua» izeneko euren  azken ikusgarria  aurkeztuko dute Hondarribian. Hondartza kiroldegian bi pasaldi  eskainiko dituzte, eta Hondartzan mila lagun inguru sartzen badira ere, urtero agortu ohi dituzte sarrerak. 8 eurotan dira, eta Irungo AEKko Beñat Alzagak esan digunez, oraindik ere azken sarrerak eskuratzeko parada duzute. Aste honetan bertan aurkeztu dute, ikusgarri honi lotutako disko-liburua. Izan ere, Leire...
Anxeta Irratia
Nov 22, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Tokiko erakunde publikoen behar haina ahalegin eta babes euki ez badu ere, aurreikuspen guztiak apurtuz abiatuko da bihar Euskaraldia gure eskualdean. Irun, Hondarribia, Hendaia eta Urruña artean 5.200 lagun baino gehiagok izena eman dute ahobizi ala belarriprest izateko. Atzo arratsaldean, 1.500 bat txapa oraindik ere jasotzea falta baziren ere. Bidasoko AEKtik begirunez hartu dute datua, bihar hasi eta abenduaren 3ra bitartean, euskararen erabilera azkartzeko ariketa arrakastatsua izateko...
Anxeta Irratia
Nov 22, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Urruñan, alternatiba sendo bat osatzeko helburuarekin “Elgarrekin Urruña Berpiztu” taldeak bere buruaren aurkezpen publikoa eginen du bihar, azaroaren 23, arratsaldeko 19:00retan Urruñako Dongaitz Trinketeko salan. Urte oso bat daramate sentsibilitate ezberdineko herritarrek amankomunean dituzten helburu eta proiektuen inguruan eztabaidatzen. Baina Filipe Aramendi, Urruñako hautetsia eta “Elgarrekin Urruña Berpiztu “taldeko kideak esplikatu digunez, mementukotz ez dute alderdi...
Anxeta Irratia
Nov 14, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Irungo 16 urtetik gorako 51.618 herritar daude deituak bozkatzera, heldu den igandean ospatuko den herri galdeketan. Pentsamolde eta eta kolore ezberdinen arteko ehunka herritarrek eraman duten bi urteko gogoeta eta eztabaida prozesuaren emaitza izango da igandekoa. Hastapenean ekimena babesteko bildutako 3.800ndik gorako sinadura bilketa, galdera bera zehaztea, edota hilabeteotan egindako kanpainaren ondotik, aldiz, herri galdeketa antolatzeko ere, ehunka lagun mobilizatuko dira auzoz-auzo...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Hondarribiko Udalak jakitera eman duenez, Presa 1 eta Presa 2 orubeetan 118 etxebizitza babestu eraikitzeko hitzarmena izenpetu berri du Eusko Jaurlaritzako VISESA sozietatearekin. Joan den udan iragarri zuten bezala, promozioa bi arlotan garatuko da, baina guztien %63a alokairu sozialera bideratuko da. Herritarrek hori galdegiten dutela ikusirik, Udalak lurra eskaintzeaz gain, 864.000 euro ordainduko dizkio VISESAri alokairura bideratuko diren etxeen eraikuntza ekonomikoki bideragarria izan...
Anxeta Irratia
Nov 14, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 11
favorite 0
comment 0
Txingudi Ikastolako lurretan, kadete, benjamin, infantil, alebin,  senior  eta beteranoen neska eta mutilen artean, 700 gora korrikalarik parte hartuko dute 13 lasterketetan. Bidasoa Ateltiko Taldeak antolatzen dituen lasterketa ororen artean kuttuna da. Eta 50. urteotan bertan irabazi duten kirolariak omenduko dituzte udaletxean, aurreko egunean egingo zaien harrera ofizialean. Haien artean, zazpi olinpiko daudelarik. Jose Mari Sarriegi, Bidasoa Atletiko Taldeko sortzailea eta klubeko...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Kultur arloan, azaroaren 19an abiatuko da FICAB Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren 18. edizioa. Oiasso Museoak eta Arkeolan Fundazioak xumeki sortutako festibala adin nagusi bilakatu da dagoeneko, eta aurtengoan sekulan izandako sari, areto eta dokumental gehien bilduko ditu bere baitan. Orona Fundazioak babestutako Heziketa Sailean 14 emanaldi eskainiko dituzte Hernaniko Orona Fundazioan eta Irungo CBA kulturgunean, hitzaldiak arkeologo eta film dokumentaletako zuzendarien...
Hain da handia indar hori, heldu den igandean 2.000 lagun inguru ariko direla lanean bolondreski, bost herri horietako galdeketak posible egiteko. Iruen, zehazki, soilik 16 bozkalekuak bermatzeko 300 lagun inguru. Horrenbeste herritarren artean, galdeketa bat era autonomo eta autofinantzatuan antolatzea garaipen handia dela nabarmendu dute ere. Eta berme guztiak dituela. Sistema informatiko baten bidez, bozka errepikatuak sahiestuko dituztelako batetik, eta bestetik, berme talde bat osatu...
Anxeta Irratia
audio
eye 4
favorite 0
comment 0
Kalakan taldeak kontzertu berezia emango du Urruñako kiroldegian azaroaren 25ean. Urruñako Ikastolak eta Ziburukio Piarres Larzabal kolegioak antolaturik, haien aldeko emanaldia izanen da. Xan Errotabeherek, Jamixel Bereau-k eta Pierre Sanglak, XV. mendetik gaur egunerainoko kantuak eskaintzen dituzte, ahotsa eta perskusioak baliatuz, euren konposizioei ere lekua eginez. Horrela, euskal kultura milenarioaren modernitatea orainean idazten dute, txalaparta, txirula, tobera, pandero, xilintx......
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Azaroaren 20ean, Munduko Haurraren Eskubideen Eguna ospatuko dela aprobetxatuz, Irungo Udalak Haurtzaroaren Ongizateari buruzko jardunaldia antolatu du azaroaren 24an Palmera Montero gunean. Haurrek naturarekin harremanetan, jolas librean aritzeko duten eskubidea, haien garapenerako ezinbestekoa dela nabarmendu dute. Horren harira, Familian jolasteko tailerrak, pintxo-pote bat eta bi adituren hitzaldiak proposatzen dituzte. Itziar Arregi pedagogaren eskutik, jolas libreari buruzkoa. Eta Miren...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Irungo azken 40 urteetako hautetsiek eta gipuzkoako aldundiko junteroek agerraldi bateratu bat egin dute San Juan Plazan Irungo Herri Galdeketa babesten dutela adierazten eta Irungo herritarrak bertan parte hartzeko animatzen.  Heldu den igandean, 16 urtetik gorako 51.618 herritar daudela bozkatzera deituak Irunen, eta 300 bolondres inguru mobilizatuko direla 14 auzoetan antolatutako 16 bozka mahaiak kudeatzeko. Aldez aurretik, aste honetan zehar oraindik bozka aurreratua emateko aukera ere...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Joan den ostiralean Korrokoitz eremuaren inguruko Ikerketa Batzordearen azken bilera egin zen, ondorioen aktak onartzeko azken saioa. Iada, Korrokoitz aferan Xabier Iridoy Hirigintza ordezkari zenean, Santanok honen lanari eta pertsonari buruz susmo eta akusazio faltsuak egin zituela onartuta, udalbatzan alkatea gaitzetsi egin zuen oposizioak. Eta jeltzaleek alkatearen dimisioa eskatu zuten hilabete luze dela. Orain artean inolako erantzunik jaso gabe. Xabier Iridoyren ustetan, Santanoren...
Anxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Irungo Harrera Sareak jakitera eman duenez, asteburu honetan 9 migrante erakunde publikoek martxan jarritako zerbitzuetatik at lo egin behar izan dute. Jakin izan dugunez, EH Bilduk utzitako bere egoitzan lo egin behar izan dute.  Ospitale Zaharreko Hotzaren Kontrako Dispositiboan diren 24 oheak eta Gurutze Gorriak kudeatzen dituen Martindozenea aterpetxeko 60ak beteak omen zirelako geratu dira kanpoan. Omen diogu, Irungo Udalak ez diolako Harrera Sareari modu zuzenean eta egunero informatzen....
Anxeta Irratia
Nov 9, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Ikasturte honetan ere, Bixi Bizi programarekin bat egin du Hondarribiko Udalak. Kirol Departamenduak jarduera fisikorako orientazio zerbitzua abian jarri zuen pasa den maiatzean, pertsona inaktiboei aholkularitza eskaintzeko. Izan ere, Gipuzkoarren %71ak egiten du jarduera fisiko aski, baina oraindik ere, hamarretik hiru herritar dira, sedentariotzat jo daitezkeenak. Hain zuzen ere, inaktiboak aktibatzeko, kirol edo jarduera fisikoa sustatu eta gizarte osasuntsuago bat lortzeko helburuarekin,...
Anxeta Irratia
Nov 8, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Mundu  zabalean ezaguna den Iparraldeko Kalakan hirukoteak kontzertu berezia emango du Irungo Junkal elizan igande hontan. Irungo Nayade abesbatzarekin hainbat asteetan zehar eramandako elkarlanaren emaitza aurkeztuko dute. Izan ere, bidasotarrentzat espreski prestatu eta ekoiztutako errepertorioa landu dute. Kalakan taldeko Jamixel Bereau-k esplikatu digunez, Madonarekin ez ezik, Euskal Herrian eta mundo zabalean bildutako esperientzia guzietatik, lehendabiziko aldia da emakumezkoen ahotsez...
Anxeta Irratia
Nov 8, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Ondare Kultur Elkarteak prest dituen sei erraldoi berriak aurkezteko, Irungo historian zehar ibilbidea egingo duen ikusgarri berezia eskainiko du Amaia Kultur Zentroan, heldu den larunbatean, arratsaldeko 19:00retan. Sekretupean dauzkate oraindik, sei erraldoi berriak zein pertsonai irudikatzen duten. Iruñeako Baina izena badute, Maite, Nicolas, Txema, Juncal, Lupe eta Joxe. Eta Ondare elkarteak hastapenetik izan duen helburueri lotuz, Irungo historian zehar esanguratsuak bilakatu diren...
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2015ean jo zuten goia 34.000 parte-hartzailerekin, eta orduz geroztik kopurua pixkanaka apaltzen joan bada ere, bosgarren urtez jarraian 30.000ko langa igarotzea lortu dute. Aurten, aldiz, hainbat berrikuntzarekin dator Behobia-Donostia, eta milaka bisitari-korrikalariek lasterketaren inguruan sortzen duten giroa, inoiz baino gehiago Irunen bilduko da. Segurtasun aldetik ere, bada berrikuntzarik. Aurten lehen aldiz, dortsalek QR kode bat izango dutelako, eta...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Bidasoa Bizirik garapen agentziak, aldiz, teknologia berrien aldeko apustua egin du, enpresa eta ekintzaileak diren pertsonei MAKERS izeneko programan parte hartzera animatuz. Palmera-Monteron auzunean dagoen Irun Factory gunea, ikerkuntza, formakuntza eta ekoizpenerako espazio bilakatuko dute astelehenero, eta urte bukaera arte. Connect Innovation Bai! proiektuaren baitan, nahi duen orok 3D inpresio, elektronika digitala eta analogikoarekin trebatzeko aukera izango du. Inpresora berritzaile...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
San Migel 2025 Auzo Plana osatzeko prozesua aurkeztu dute gaur auzo elkarteak eta Hiritik At kooperatibak. Iada duela zenbait urte Landetxa-Katean burututako Auzoa Amesten proiektuaren ildo beretik, San Migelgo auzokideek 2025 urtera begira, nolako auzoa nahi duten aztertu, eta planifikatzeko prozesu partehartzaile sakon bat abiatu dute. Gaur eta azaroaren 20ean, arratsaldeko 19:00retan, San Vicente de Paul ikastetxean bilkura ireki bana egingo dituzte, auzokideek euren arrangurak, kezkak,...
ALERT, izen honekin aurkeztu dute Nafaroa, Gizpuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Aragoiko lurraldeak batzen dituen larrialdietarako proiektua.  Lau lurraldetako larrialdi zerbitzuetako ordezkari eta arduradunak Irungo FICOBA erakust azokan bildu dira astelehen hontan. Bertan, garraio kamioi baten istripu simulazio ariketa bat egin dute. Interbantzio honetan Irun eta Hendaiako suhiltzaileak parte hartu dutelarik.  Ondoren bilkura bat egin dute eta Larrialdi egoera baten aurrean ALERT proiektua...
Anxeta Irratia
Nov 5, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Hondarribian, Musikaren inguruan antolatu den « Amua » festibalak harrera ona izan du asteburu honetan. Queen taldearen ibilbidea azaltzen duen Boemia Rhapsody filmaren aurre-estrainaldiak bete egin zuen Itsas Etxea, baita Goazen 5.0 tele-sailaren aurre-estrainaldiak ere, eta Fermin Muguruzak zuzenduriko Black Is Beltza-ren pasaldiak ere, Fermin festibalean bertan parte hartu zuelarik. Baina eta musika zuzenean entzuteko parada baino gehiago eskaini du Amua Festibalak. Larunbatean Itsas...
Joan den asteazkenean,Gipuzkoako Podemos-Ahal Duguk Irun-Brinkola aldiriko trenetan egindako mobilizazioaren berri eman genuen. Eta horren ondoren bazterrak urratu ditu Donostiako geltokian gertatutakoa. Irungo tren geltokitik abiatu ziren, RENFEk elbarri eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen mugikortasunerako eskubideak bermatzen ez dituela salatzeko, eta geltokiz-geltoki jende gehiago mobilizaziora biltzeko asmoz. Josetxo Arrieta irundarra, Madrilen PODEMOSeko senatariak parte hartu du...
Anxeta Irratia
audio
eye 9
favorite 0
comment 0
Irunen azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten 1.030 herritarrek, ahobizi eta belarriprest identifikazio txapak jaso ahal izango dituzte, azaroaren 12tik 22ra Udal Euskaltegian. Lan egunetan goizeko 9:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara, jaso daitezke txapak, eta egun horietan ere, Urdanibia plazako Udal Euskaltegiko idazkaritzan zuzenean aurrez-aurrekoan Euskaraldian izena emateko aukera emango dute. Anartean, une oro,...
Gaur, aldiz, bestelako mobilizazio bat deitua zen Irun-Brinkola aldiriko trenetan. Gipuzkoako Podemos-Ahal Duguk RENFEk elbarri eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen mugikortasunerako eskubideak bermatzen ez dituela salatu dute. Irisgarritasunean urratsak eman ditzaten, goizeko 11:28tako trena hartzeko deialdia luzatu dute Irungo tren geltokian, Alegiaraino, geltokiz-geltoki ahal bezain jende biltzeko asmoz. Josetxo Arrieta irundarra, Madrilen PODEMOSeko senatariak parte hartu du...
Anxeta Irratia
Oct 30, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Bidasoaldeko Lagunak elkarte ekologistak ohartarazi duenez, gure eskualdeko Aiako Harria Natur Parkean eta Jaizkibel mendian ere ematen den egoera da. Garai batean Euskal Herriko basoetan zegoen gabezia estaltzeko, pinuak landatu ziren. Kanpoko espezie bat izanik ere, hazkunde azkarrekoa zelako basoberritze eta egur hustiakuntzarako etekin handiak ematen zituelako ere hartu zen erabakia. Hala, 1950. hamarkadaz geroztik zabaldu den espeziea da gure mendi eta basoetan. Baina ez da bertako...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Heldu den ostegunean, azaroaren lehenarekin, Beñat Elzo V. Mendi Lasterketa ospatuko da Hondarribian. Aurtengoa ere, lasterketa solidarioa izango da, eta bilduko duten diru guztia, behar bereziak dituzten haurrekin lan egiten duen Pausoka elkartera bideratuko dute. Hondarribiko San Jose edo Egiluze Ikastetxeak jakinarazi digunez, elkarte hontako parte den ikasle bat bada eskolan, eta ikastetxe gisa ere, euren hondar alea jarri nahi izan dute Pausoka elkartearen alde. Hortaz, gaur 16:00etatik...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Mementukotz, sentsibilitate ezberdientako 10 herritarrek osatzen dute taldea. Urte oso bat daramate amankomunean dituzten helburu eta proiektuen inguruan eztabaidatzen. Orain “Elgarrekin Urruña Berpiztu” taldea urruñar guztieri irekitzea proposatzen dute. Denen artean Urruñako herrian diren lehentasunak definitzeko. Halere, zerbitzu sozialen antolaketa, hirigintza planak osoki berrikustea eta laborantxa, garapern iraunkorra eta ingurumenaren zaintzaren aldeko engaiamendua dituzte...
Anxeta Irratia
Oct 29, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
N-121-A errepidea ekainaren 4tik Aurrera erabili behar izan dutenak, trafiko arazoak pairatu izan dituzte, belate eta Alamandozeko tunelen itxierarekin. Izan ere bi azpiegiturak hauek itxiak egon dira. Nafarroako gobernuak inestizamendu garrantzitsu bat bideratu du, azpiegitura hauetan europako segurtasun neurriak egokitzeko. Obrak amaitzear daude eta azaroaren 1ean tunelak irekiko dituztela iragarri dute. Josu Irazoki Berako alkatea pozik agertu da, konponketa lanak arazorik Gabe eta...
Anxeta Irratia
Oct 29, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Hartu Hitzak hiru kalejira antolatu zituen larunbatean, Irungo hiru txokotatik abiatuta, trenean heltzekoak ziren azaroaren 18ko herri galdeketan erabiliko diren hamasei hautetsontziei ongi etorria emateko. Euri zaparrada bortitzak ez zuen zapuztu, Txanaleta plazan egindako ekitaldia. Bildutako 500 lagunek, herri galdeketarako hiru aste baino ez direla falta irudikatu nahi izan zuten jai-giroan. Eguraldi petrala, izan zen, baina Hartu Hitzako Martxel Telletxea eta Elena Berazadik esplikatu...
Anxeta Irratia
Oct 26, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Joan den irailaren 8an Jaizkibel konpainia parekideak Hondarribiko Kale Nagusian jasandako jazarpena gaitzesteko, mozio bat aurkeztu zuen atzo EH Bilduk Hondarribiko udalbatzan. Alardearen egunean gertatutakoa "eraso bortitz bat" izan zela dio testuak: plastiko beltzen atzean jarri zirenak Jaizkibelen desfilea modu antolatu batean "eragozten" saiatu zirela, txilibituak eta sirena hotsak erabiliz. Atzokoa, Hondarribiko jaien aurretik egindako lehendabiziko udal osoko bilkura...
Anxeta Irratia
Oct 26, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Euskadiko Justizia Epaitegiaren epai batek ondorioztatu du, Irungo CAFen lan egiten zuen Celestino Tolosa, amiantoaren eraginez biriketako asbentosiaz jota hil zela 2008ko maiatzean. Eta ez hasieran uste zen bezala, EPOC edo biriketako gaixotasun kroniko baten ondorioz. Gaixotasun profesional baten eraginez zendu zela onartzearekin batera, Gizarte Segurantza gaixotasun profesional horri dagokion Alarguntze, Heriotza eta biziraupenerako laguntza guztiak ordaintzera kondenatu du epaileak. Halere,...
Hondarribiko udalbatzan, Abotsanitz udal taldeak enegarren aldiz aurkeztu duen Genero Indarkeria eta Sexu Erasoak Ekiditeko Udal Protokoloa garatzea eskatzen duen mozioa ezeztatua izan zen. Oposizio talde guztien babesa ukan arren, EAJko hamar zinegotziek atzera bota zuten, joan den urtean ere, ezeztatzeko argudiatutako arrazoi berberak argudiatuta. Alkateak Abotsanitzek egindako lan handia eskertu eta aitortu badu ere, agiria beste dokumentu batzuekin kontrastatu beharko liratekeela adierazi...
Anxeta Irratia
Oct 25, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
150 bolondres baino gehiago, eta herriko hamarnaka babesle pribatu eta publikok bat egin dute aurten ere, azaroaren lehean ospatuko den Beñat Elzo V. Mendi Lasterketarekin. Ospatu diot, helburua baita, kirolaren bueltan eta Beñat Elzok zituen baloreak zabaltzea, helmburu solidarioa duen lasterketa honekin. Horretarako, Kirol Kaiatik hasi eta Farolako Pier Lothi bidetik Talaia Bidean zehar 10 kilometroko lasterketarekin batera, haur eta famili ororentzako aukera eskainiko dute Kirol Kaian...
Anxeta Irratia
Oct 25, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 5
favorite 0
comment 0
Irunen, aldiz, amateurra izan arren, 2.000 bisitari inguru bildu ohi ditu Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Beldurraren Pasadizoan. Larunbata honetan, Ficoban ospatuko du ikusgarri honen 15. ekitaldia. 200 metroko ibilbidea egin ahalko du 6 urtetik gorako nahi duen orok. Sarrerak, 3 eurotan, gaur jarriko dituzte salgai. Arratsaldeko 17:30etik 19:30etara Amaia Kultur Zentroko lehiatiletan, gaur ez ezik, bihar eta etzi ere. Eta soberan geratuko balira, Ficoban...
Anxeta Irratia
Oct 25, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 6
favorite 0
comment 0
Hondarribiko Udalak, aldiz, bertakoek herrian bertan erosketak egin ditzatela, eta inguruko herrietako erosleak erakartzeko helburuarekin, Merkataritza Dinamizatzeko Plana abian jarri du. Komertzioa bizirik dagoen sektorea izanik, egungo beharretara egokitzeko estrategiak bilatu behar dira. Eta Udalak herritarren eta bisitarien beharrak eta kontsumo ohiturak batetik, eta herriko komertzio sektorearen indar eta ahuleziak diagnostikatu nahi du. Horretarako, inkesta fasea martxan jarri dute gaur....
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Hau aprobetxatu nahi izan du Hartu Hitza elkarte antolatzaileak, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldi erraldoia ospatzeko. Larunbatean trenez helduko dira azaroaren 18an herritarrek eskura izango dituzten Irun hiriko 14 auzotako 16 hautetsontziak. Ferrokarrilak Irungo historian izan duen, eta etorkizunean izango duen garrantzia sinbolizatzeko, hain zuzen, trenbidearen gaineko Txanaleta plazan egingo dute ekitaldia , larunbatean, arratsaldeko 18:30ean. Aldiz, Irungo auzo guztiak Txanaleta...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Aisialdia heziketa eta sozializazio tresna ere behar duela izan sinetsita dago Foru Aldundia. Eta herriz-herriko gazte zerbitzu eta gaztelekuetan herriko gazteen nahiak eta gustu musikalak ezagutzeko egindako entzuketa ariketa baten emaitza da programa berri hau. Fernando San Martin, Foru Aldundiko ordezkariak esplikatu digunez, aisialdiaren bitartez, gazteen ahalduntzea bilatu nahi izan dute Gipuzkoan Gazte Tour programaren bitartez. 70.000 euroko aurrekontuarekin, Gipuzkoako zazpi...
Anxeta Irratia
Oct 22, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Saindua Gaztelekua itxi egin behar izan du Hondarribiko Udalak. Eraikinaren habe edo zutabe batean pitzadurak topatu dituzte, eta udal arkitektoek ez dakite oraindik zergatik. Egituraren azterketak egiten hasi dira, eta Udalak erabaki du, segurtasun neurri gisa, Saindua ixtea. Halere, Gazteria arloko ordezkaria, Maria Serranok esplikatu digunez, gaztelekuaren jarduera eskaintzari beste leku batzuetan jarraipena emateko ahaleginetan ari dira.
Anxeta Irratia
Oct 22, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Les Basco elkarteak antolaturik, «Taburik gabeko zahartzaroa» izenburuko jardunaldi interesgarri bat izan da larunbata hontan Hendaian. Bidasoaren bi aldeetako elkarte eta eragile ezberdinek parte hartu dute. LGTBI pertsonen zahartzea balditza duinetan emateko lan asko egiteke dagoela ondorioztatu dute. Madrilen ireki den LGTBI kolektiborako munduko lehen zahar etxeari buruz ere mintzatu dira. Joseba errekalderen esanetan, proiektu kooperatibo bat da, bertan parte hartzen duten pertsonek...
Anxeta Irratia
Oct 22, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Joan den ostiralean, Si Se Puede Irun Ahal Dugu, EAJ eta EH Bildu udal taldeetako ordezkariek kreditu modifikazioen inguruko azken negoziaketen ingurua emandako agerraldi amankomunaren ondotik, asteburuan etorri da Udal Gobernu sozialistaren erantzuna. Oposizioko gehiengo alternatiboak sozialisten hasierako proposamenetatik %40a kontuan hartu eta gero, argi utzi zuen, sozialistek galdegindako azken eskaeretako bakarra onartzen zutela kreditu modifikazioetako 3 milio eurorekin burutzeko,...
Anxeta Irratia
Oct 22, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
80 lagun inguru bildu ziren larunbatean Hendaiako Gaztelu Zaharren, Bader Idrissi, urruñako gaztearen heriotza argitzeko eta justizia eskatzeko elkarretaratzean. Joan den astean Antxeta Irratiak lekuko eta hildakoaren senideekin egin ikerketaren ondotik, iragarri genuen bezala, ikerketa judizialak argibide guztiak ematea espero dute. Baina anartean, urriaren 10ean Pausun poliziaren eskutik eman atxiloketan taser pistol baten deskargen ondorioz hil ala erahil ote duten argitu nahi dute...
Anxeta Irratia
Oct 12, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 9
favorite 0
comment 0
Aste hontan Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartea aurkeztu dute Irunen. Kepa Ordoki Gernika Bataloiko Komandantearen heriotzaren 25. urteurrena betetzen den honetan, efemeridea aitzaki hartuta, eskualdeak elkarte memorialista berri bat izanen du haren izenean. Gerla Zibilaren eta frankismoaren biktimei aurpegia jartzeko xedea duelarik.
Anxeta Irratia
audio
eye 4
favorite 0
comment 0
Apirilaz geroztik, Udal Gobernuak izozturik euki duen diru hori aktibatzeko, aldiz, beharrezkoa izan da oposizioko EH Bildu, Si Se Puede Irun Ahal Dugu eta EAJk indarrak batzea. Diru hori zertara bideratzeko proposamen amankomuna aurkeztu baitiote UDal Gobernuari, honek aurkeztutako zirriborroaren proiektuen %40 inguru onartuta. EH Bilduk nabarmendu du aurkeztutako kreditu modifikazio hori onartuko balitz, behingoz Energia Udal Zerbitzua, Berdintasuna lantzeko ekintza programa edota Euskaraldia...
Anxeta Irratia
Oct 12, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 6
favorite 0
comment 0
HendaiaKoop, Labore Txingudi, Bidazi eta baratze kooperatiba anitzen ondotik, 2019. urte hastapenerako, Urruñak ere ukanen du, beste molde jasangarriago batez kontsumitzeko aukera. Joan den apirilean hainbat herritarrek abiatutako desmartxari esker kontsumitzaileen kooperatiba berriak egunero behar ditugun produktuak inguruko ekoizpen biologikoetatik bermatuko duen epizeria berria izango da honakoa. Eta hor ditu proiektuak zailtasunak eta indarrak aldi berean. Biologikoan ari diren tokiko...
Anxeta Irratia
Oct 9, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 10
favorite 0
comment 0
Gau hotz baten ondotik, ihintza pundua dugu goiz hontan. Hala eta guztiz ere, atzo Lakaxita gaztetxean bildutako 30 lagunek bertan egin dute lo, batzuk barruan, eta gainerakoak kanpoko xapitopean. Baina azken aurreko gaua zuten hau. Irungo Harrera Sareak baieztatu digunez, astearte hontako gaua izango baita azkena. Bihar migratzaileentzako harrera gunea itxi eta desmantelatuko baitute.  Irungo Udalari ere informatu diote, jakinik, agintariek ez dituztela neurririk hartu, eta migratzaile hauek...
Anxeta Irratia
audio
eye 4
favorite 0
comment 0
Atzo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Batzordea ospatu zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jaizkibel konpainiako Izaskun Larruskain kapitain ohiak hartu zuen hitza taldearen izenean, eta joan den irailaren 8an Hondarribiko Kale Nagusian jasan zituzten erasoen aldean, Alardearen gatazkaren konponbidea nahi duen herritarren gehiengo bat dagoela nabarmendu zuen. Aldiz, gatazka gotortuta dagoela, eta Alarde Fundazioak eta Hondarribiko Emakumeak taldearen dinamikak eragin duen egoeraren aurrean,...
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Irunen, Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak gogor salatu du Udalaren jokamoldea, Ongizate Departamenduaren baitan dagoen Berdintasun arloaren kudeaketa okerrari dagokionez. Gaur egungo berdintasun teknikaria aitatasun bajan aurkitzen delarik, Udalak ez du hau ordezkatu. Baina hortik haratago, David Sotok salatu du, azken urtebetean lau berdintasun teknikari iragan direla postu beretik, zenbait kasuetan hilabete bakarra, eta horietariko batean, egun bakar bat baino ez, postuan iraun ez...
Anxeta Irratia
audio
eye 5
favorite 0
comment 0
Joan den astean herriko ikastetxe eta Talaia institutoan proiektua aurkeztu ondotik, eta abuztuaren 31az geroztik bisita daitekeen Zuloaga Etxeko erakusketak oihartzun handia izan ondotik, mimo handiz antolatutako zikloari abiada emango diote. Erakusketari dagokionez, oroitarazi beharra dago herriko hainbat artistek parte hartu dutela, Judas Arrieta, Elena Odriozola edota Menina txotxongilo tailerreko kideak, besteak beste. Baina hiru hilabeteko programazioa lau ataletan banatu dute, batetik...
Anxeta Irratia
audio
eye 4
favorite 0
comment 0
Eva Campo Muller elkarteak, tokiko garapen komunitarioko proiektuak sustatzeko, 6.000 € beka deialdia jarri du abian lehen aldiz. Irabazleak 6 hilabetean burutu beharko du aurkezturiko proiektua. Egitasmoak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta irabazlea 2018ko abenduaren 31 baino lehen emango da jakitera. Eva Campo, bere bizi-poza gure artean zabaldu zuen pertsona izan zen. Bere ingurunearekin zuen konpromisoa askotan erakutsi zuen, eta horren isla, pertsonen bizia hobe...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Irungo Bitamine Faktoria sormen lantegiak, aldiz, proposamen berri batekin datorkigu asteburu hontan. Larunbatean, “A Town That Makes You Happy” edo euskaraz, “Zoriontsu egiten zaitun hiria” izeneko ekimena antolatu baitute Larreaundi auzoan.   Arte garaikidea sustatu, eta artistei aukera berriak eskaintzeko helburua dutelarik, oraingo honetan ere, Bidasoaldeko eta Gipuzkoa osoko artistak gonbidatu dituzte, egunean zehar arte-interbentzio ezberdinak zuzenean egitera. Goizeko...
Anxeta Irratia
Oct 4, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Bien bitartean, Txingudiko Zerbitzuak-ek antolatutako urteko hirugarren Merka2dasoa bigarren eskuko merkatua ospatuko da igande hontan, Irungo Zabaltza plazan. Berez, laugarrena dute aurten. Duela bi asteburu Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan Zabaltza plazan antolatutako bizikleten bigarren eskuko merkatua antolatu ondotik. Txinzer-eko azokaren eramailea, Edu Arzak-ek esplikatu digunez, oso harrera ona ukan zuen. Heldu den larunbatekoa, aldiz, ohiko Merka2dasoa azoka izango da. Nahi...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Peñin izeneko ardoen gidak 91 puntu eta 5 izar aitortu dizkio Hondarribiko Hiruzta upategiak ekoiztutako Hiruzta 2017 eta Hiruzta Berezia 2016 txakolinei. Gidaliburu hau, Espainiako estatu mailan 11.500 ardo ezberdin biltzen dituen erreferentziazko zerrenda da. Eta aurki argitaratuko duten 2019ko edizioaren alean, Hiruztako bi zuku hauek goi mailakoen artean kokatzen ditu. Txakolin hauek ere, atlantiar ardoen artean onenetarikoak izendatu zituen Wine and Spirit magazinak joan den urtean. Eta...
Anxeta Irratia
Oct 3, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
“Aita-Mari” eraberritutako euskal itsas ontzia, Getariko portutik mediterraneora erreskate misioetara bidean da. Une hauetan, Libiako kostaldeaan; Gobernuz Kanpoko Erakundeek kudeatutako erreskate misio bakarra izanen da. Itsasontziak 150 lagun jaso ditzake. Aitor Errazkin kazetariak xehetasunak eskeintzen dizkigu Aita mari zubia proiektua, eusko jaurlaritzaren laguntza jaso du; ala ere, proiektu mantentzeko, herritarren laguntza ezinbestekoa da. Bertan bolondres lanetan aritzeko prest...
Anxeta Irratia
Oct 3, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Endaika Arraun Elkarteak 30 urte betetzen ditu aurten. Eta heldu den aste hondarrean hori sortzaileari omenaldia, hitzaldi, animazio, erakusketa eta arraunketa-ateraldiak ere proposatzen dituzte aste hondar hontarako. Hendaia arrantzale herria izanik ere, ez zuen Endaika sortu arte arraunketa sena handirik. Baina Andoni Etxarri sortzaileak kondatu digunez, 80. Hamarkadan, Ziburuko Itsas Begi elkartean itsas ondarea berreskuratze lanetan ari zela, kausitu zuen Hendaian arraun talde bat...
Anxeta Irratia
Oct 3, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Irungo Udaleko Ongizate arloak, Emakumeen Ahalduntze Eskolaren ikasturte bukaerako formakuntza tailerrak aurkeztu ditu gaur. Adinekoen Astea ospatzen ari garen honetan, adineko emakumeei zuzendutako tailer bat eskainiko dute urriaren 26an, Palmera Montero gunean. Bertan, lau orduko formakuntza eskainiko dute, goizez ala arratsaldez aukeran. “Adineko Emakume Berriak” izenburupean, ikasturte honetan Ahalduntze Eskolak eskaintzen duen seigarren ikastaroa da. Eta urte bukaera baino lehen...
Anxeta Irratia
Oct 3, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Eta euskararen erabilera ez ezik, irundarren euskalduntze prozesuan lanean burubelarri ari da AEK euskaltegia ere. Aurtengoan marka berri bat dute, 200 ikasleen bueltan matrikulatu baitira. Beñat Alzaga, Irungo AEKko zuzendariak xehetasunak eman dizkigu, ikastaroak abiatzen duten astelehen hontan. Bestalde, Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, ahal bezainbeste irundar euskaraldian parte hartzera animatzen ditu AEKk, eta abenduaren 3tik aurrera, hizkuntz ohiturak aldatzeko baliagarria...
Anxeta Irratia
Oct 2, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 4
favorite 0
comment 0
Jose Antonio Santano, Irungo alkatearen erantzunaren zain utzi zituen atzo irundar guztiak EAJ-PNV udal taldeak, honen dimisioa eskatu ondotik. Joan den ostiraleko udalbatzan Korroikoitzeko aferaren Ikerketa Batzordearen ondorio txostena onartu ondotik iritsi da hau. Bertan, EAJ, SPI eta EH Bilduren aldeko bozkekin, batzordeko presidenta den PPko Muriel Larreak aurkeztutako testuari alternativo bat onartu zuten. Eta haren arabera, Irungo alkateak fede txarrez jokatu zuen Korrokoitz aferan,...
Anxeta Irratia
Oct 2, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Rodriguezen "Bihotz handiegia" ipuin liburuak irabazi du 2018ko Euskadi Literatur Saria. Epaimahaiaren esanetan, "pertsonaia arrunt eta konplexuen izaera eta horien barne mundua aztertzen duen narrazio liburu interesgarria da Bihotz Handiegia. Eider Rodriguezek pertsonaia makurrak eraikitzen ditu modu originalean, gizakiaren makurdura ezkutuaren bira abiatzeko".  Euskarazko literaturasariaz gain, literatura lanaren Ilustrazioa eta gaztelerazko saiakera ataletako sariak...
Anxeta Irratia
Oct 1, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Aste honetarako kultur hitzorduen artean, Kabigorri ateneoak eta Irunabar bertsoaren bilguneak proposatzen duen hileroko lehen ostegunetako bertso gaua dugu. Ikasturteko lehendabizikoa izango da, baina seigarren urtea dute jarraian. Irunen bertsolaritza berarnasteko helburuarekin, eta eskualdeko zein inguruetako bertsolari gazteei, taulgainean aritzeko aukera bat gehiago eskaini nahian hasi ziren xumeki, baina urteen poderioz apostua egokia izan delakoan daude Irunabarreko kideak....
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Alde Zaharra uda saioz kanpoko biziberritzeko, rockaren aldeko, formatu txikiko kalitatezko eskaintza hau egonkortzeko helburua du Fenomena Kultur Elkarteak aurtengoan. Aurreko bi ekitaldiak arrakastatsuak izan ziren, jendetza bildu baitzen. Eta oraingo honetan, ere, erakunde publikoei beste musika batzuk ere badirela erakutsi nahi diete. Egun osoko festa izango da, eguerditik hasita eta gaueko 23:00ak arte Kasino Zaharreko lorategian. Eta 23:30etik aurrera San Nikolas karrikako Le Petit Treme...