Skip to main content

PART OF
Podcasts
More right-solid
More right-solid
More right-solid
SHOW DETAILS
up-solid down-solid
Prior Page
eye
Title
Date Published
Creator
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Irungo Bitamine Faktoria sormen lantegiak, aldiz, proposamen berri batekin datorkigu asteburu hontan. Larunbatean, “A Town That Makes You Happy” edo euskaraz, “Zoriontsu egiten zaitun hiria” izeneko ekimena antolatu baitute Larreaundi auzoan.   Arte garaikidea sustatu, eta artistei aukera berriak eskaintzeko helburua dutelarik, oraingo honetan ere, Bidasoaldeko eta Gipuzkoa osoko artistak gonbidatu dituzte, egunean zehar arte-interbentzio ezberdinak zuzenean egitera. Goizeko...
Anxeta Irratia
Oct 4, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Bien bitartean, Txingudiko Zerbitzuak-ek antolatutako urteko hirugarren Merka2dasoa bigarren eskuko merkatua ospatuko da igande hontan, Irungo Zabaltza plazan. Berez, laugarrena dute aurten. Duela bi asteburu Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan Zabaltza plazan antolatutako bizikleten bigarren eskuko merkatua antolatu ondotik. Txinzer-eko azokaren eramailea, Edu Arzak-ek esplikatu digunez, oso harrera ona ukan zuen. Heldu den larunbatekoa, aldiz, ohiko Merka2dasoa azoka izango da. Nahi...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Peñin izeneko ardoen gidak 91 puntu eta 5 izar aitortu dizkio Hondarribiko Hiruzta upategiak ekoiztutako Hiruzta 2017 eta Hiruzta Berezia 2016 txakolinei. Gidaliburu hau, Espainiako estatu mailan 11.500 ardo ezberdin biltzen dituen erreferentziazko zerrenda da. Eta aurki argitaratuko duten 2019ko edizioaren alean, Hiruztako bi zuku hauek goi mailakoen artean kokatzen ditu. Txakolin hauek ere, atlantiar ardoen artean onenetarikoak izendatu zituen Wine and Spirit magazinak joan den urtean. Eta...
Anxeta Irratia
Oct 3, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
“Aita-Mari” eraberritutako euskal itsas ontzia, Getariko portutik mediterraneora erreskate misioetara bidean da. Une hauetan, Libiako kostaldeaan; Gobernuz Kanpoko Erakundeek kudeatutako erreskate misio bakarra izanen da. Itsasontziak 150 lagun jaso ditzake. Aitor Errazkin kazetariak xehetasunak eskeintzen dizkigu Aita mari zubia proiektua, eusko jaurlaritzaren laguntza jaso du; ala ere, proiektu mantentzeko, herritarren laguntza ezinbestekoa da. Bertan bolondres lanetan aritzeko prest...
Anxeta Irratia
Oct 3, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Endaika Arraun Elkarteak 30 urte betetzen ditu aurten. Eta heldu den aste hondarrean hori sortzaileari omenaldia, hitzaldi, animazio, erakusketa eta arraunketa-ateraldiak ere proposatzen dituzte aste hondar hontarako. Hendaia arrantzale herria izanik ere, ez zuen Endaika sortu arte arraunketa sena handirik. Baina Andoni Etxarri sortzaileak kondatu digunez, 80. Hamarkadan, Ziburuko Itsas Begi elkartean itsas ondarea berreskuratze lanetan ari zela, kausitu zuen Hendaian arraun talde bat...
Anxeta Irratia
Oct 3, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Irungo Udaleko Ongizate arloak, Emakumeen Ahalduntze Eskolaren ikasturte bukaerako formakuntza tailerrak aurkeztu ditu gaur. Adinekoen Astea ospatzen ari garen honetan, adineko emakumeei zuzendutako tailer bat eskainiko dute urriaren 26an, Palmera Montero gunean. Bertan, lau orduko formakuntza eskainiko dute, goizez ala arratsaldez aukeran. “Adineko Emakume Berriak” izenburupean, ikasturte honetan Ahalduntze Eskolak eskaintzen duen seigarren ikastaroa da. Eta urte bukaera baino lehen...
Anxeta Irratia
Oct 3, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Eta euskararen erabilera ez ezik, irundarren euskalduntze prozesuan lanean burubelarri ari da AEK euskaltegia ere. Aurtengoan marka berri bat dute, 200 ikasleen bueltan matrikulatu baitira. Beñat Alzaga, Irungo AEKko zuzendariak xehetasunak eman dizkigu, ikastaroak abiatzen duten astelehen hontan. Bestalde, Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, ahal bezainbeste irundar euskaraldian parte hartzera animatzen ditu AEKk, eta abenduaren 3tik aurrera, hizkuntz ohiturak aldatzeko baliagarria...
Anxeta Irratia
Oct 2, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 4
favorite 0
comment 0
Jose Antonio Santano, Irungo alkatearen erantzunaren zain utzi zituen atzo irundar guztiak EAJ-PNV udal taldeak, honen dimisioa eskatu ondotik. Joan den ostiraleko udalbatzan Korroikoitzeko aferaren Ikerketa Batzordearen ondorio txostena onartu ondotik iritsi da hau. Bertan, EAJ, SPI eta EH Bilduren aldeko bozkekin, batzordeko presidenta den PPko Muriel Larreak aurkeztutako testuari alternativo bat onartu zuten. Eta haren arabera, Irungo alkateak fede txarrez jokatu zuen Korrokoitz aferan,...
Anxeta Irratia
Oct 2, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Rodriguezen "Bihotz handiegia" ipuin liburuak irabazi du 2018ko Euskadi Literatur Saria. Epaimahaiaren esanetan, "pertsonaia arrunt eta konplexuen izaera eta horien barne mundua aztertzen duen narrazio liburu interesgarria da Bihotz Handiegia. Eider Rodriguezek pertsonaia makurrak eraikitzen ditu modu originalean, gizakiaren makurdura ezkutuaren bira abiatzeko".  Euskarazko literaturasariaz gain, literatura lanaren Ilustrazioa eta gaztelerazko saiakera ataletako sariak...
Anxeta Irratia
Oct 1, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Aste honetarako kultur hitzorduen artean, Kabigorri ateneoak eta Irunabar bertsoaren bilguneak proposatzen duen hileroko lehen ostegunetako bertso gaua dugu. Ikasturteko lehendabizikoa izango da, baina seigarren urtea dute jarraian. Irunen bertsolaritza berarnasteko helburuarekin, eta eskualdeko zein inguruetako bertsolari gazteei, taulgainean aritzeko aukera bat gehiago eskaini nahian hasi ziren xumeki, baina urteen poderioz apostua egokia izan delakoan daude Irunabarreko kideak....
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Alde Zaharra uda saioz kanpoko biziberritzeko, rockaren aldeko, formatu txikiko kalitatezko eskaintza hau egonkortzeko helburua du Fenomena Kultur Elkarteak aurtengoan. Aurreko bi ekitaldiak arrakastatsuak izan ziren, jendetza bildu baitzen. Eta oraingo honetan, ere, erakunde publikoei beste musika batzuk ere badirela erakutsi nahi diete. Egun osoko festa izango da, eguerditik hasita eta gaueko 23:00ak arte Kasino Zaharreko lorategian. Eta 23:30etik aurrera San Nikolas karrikako Le Petit Treme...
Gaur itxiko du Irungo Udalak internet bidezko Udal Aurrekontu Partehartzaileetako sei proposamenak bozkatzeko epea. Saio presentzialetan bildutako 14 proposamenei gehituko zaizkie hauek, eta 1,5 milioi euroko aurrekontua banatzeko fase finala, urriaren 9tik 15era bozkatuko da. Azken orduak dira beraz, internet bidez hasieran bildutako 259 proposamenen artean, udal teknikariek egingarriak ziren 63en artean sei aukeratzeko bozkatzeko epea. Irun.eus webgunean sartu eta 16 urtez gorako irundar orok...
Anxeta Irratia
Oct 1, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Bidasoa-Bizirik garapen agentziak kudeatzen dituen Irun-Hondarribiko turismo bulegoen artean, Hondarribiko Portu auzokoa estreinatu dute uda hontan. Orain artean, Kirol Kaian ala Arma Plazara jo beharra zuten turistek informazio bila. Eta gogoan hartuta, joan den urtean, Arma Plazako eraikinak 83.000 bisitarirekin EAEko laugarren bulegorik bisitatuena izan zela, Portuko berri honek ez du marka txarra egin. Izan ere, Kirol Kaian 3.500 bat bisita jaso ohi zituzten urtean. Eta joan den uztailaren...
Anxeta Irratia
Sep 28, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Irungo Gain Gainean parkean GiraBira berri bat ospatuko dute. Ez Mugak elkarteak antolaturik, oraingo honetan musika eta dantza garaikidearekin jantzita dator sasoiko hirugarren saioan. Irungo parkeak okupatu eta aisia eta kulturari eskaintzeko helburuarekin, aurtengo programazioa uztailan hastekoak ziren, baina arazo administratiboak zirela medio, berandu hasi zuten. Hortaz, irailan bi saio antolatu behar izan dituzte. Duela bi asteburu Landetxan ospatutakoaren ondotik, hirierdira dator orain....
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Irungo Harrera Sareak jakinarazi duenez, 40 lagun inguru biltzen dira Lakaxita gaztetxeko behin-behineko harrera gunean. Eta 25 lagun izan dira bertan lo egiten gauez. Udaleko ordezkari bat ere ez da oraindik bertara hurbildu, baina bitartean, egoeraren larritasunaz jabeturik Osasun Zerbitzuetako teknikaren baten bisita jaso dute bertan. Hotz egiten hasten duen garaiotan, Harrera Sareak Lakaxita kanpoaldeko xapitopean lo egiteko aukera, konplikatzen hasi dela ohartarazi du.
Anxeta Irratia
Sep 26, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 5
favorite 0
comment 0
Ficoban Harri, Orri, Har eskulan azokaren bigarren edizioa ospatuko baita ostiralean hasi, eta igandera bitartean. Joan den urtean 6.000 bisitari jaso ondotik, eta Bartzelonan ospatzen den Handmade Festibalaren laguntzarekin, 40 postuekin batera, 100 jarduera baino gehiago proposatuko dituzte. Elena Kasuso, Harri Orri Ar azokaren arduradunak esplikatu digunez, berria izanagatik ere, Ficobak tendentzia berrien aldeko apostu garbiaren irudiko da azoka hau. Tendentzia berriak aurkeztu, tailerrak...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Irungo Ongizate arloak Gurasoak eta Gazteekin programak aurkeztu ditu. 24. urtea da, psikologo talde profesional baten laguntzarekin, gurasotasuna moduegokian bideratzeko, eta nerabeei euren egunerokko gatazkak eta heldutasun prozesuan laguntzeko tailerrak proposatzen dituztela. Guraso izatea ez da gauza erraza. Eta gurasotasuna modu egokian bideratzea are gutxiago. Izan ere, seme-alaben garapenean zehar aldaketak ematen dira, haurrengan, eta horrekin batera haiekin harremanetan ere. Hala,...
Anxeta Irratia
Sep 26, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Igandean, aldiz, Hondarribiko Udalak diruzlaguntzen dituen 27 Gobernuz Kanpoko Erakunde eta elkarte bilduko dira Butroi Pasealekuan, Udalak antolatu duen Hondarribia Elkarlanean ekitaldian.  Hondarribiko Udalak aurten 123.393 euro bideratuko ditu garapen eta kooperazio proiektuetarako. Eta Arantxa Berrotaran, Gizarte Ongizate arloko zinegotziak esplikatu digunez, herritarrek diru hori zertara bideratzen den, eta gobernuz kanpoko erakundeen informazioa lehen eskutik jasotzeko aukera eskaintzea...
Anxeta Irratia
Sep 26, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Atzo arratsaldeko 19:30etan 60tik gora lagun bildu ziren San Juan plazan, Iratxe Sorzabalen sustenguz. Kalera Kalerak jakinarazi duenez, Irungo preso politikoa beste ataka zail baten aurrean dago. Gaur bertan, Pariseko epaileak, bere aurka Madrilek egindako hiru euroaginduen eskaerak ebatziko baititu. Istanbulgo protokoloaren baitan, deklarazioak torturapean egin zituela onartu egin baizitzaion bere garaian, baina ez dute argi zein erabaki hartuko duen Pariseko epaileak. Hiru euroagindu...
Anxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Denentzat Sozial Zentroak gai anitzetako ikastaroak, jarduerak eta adin guzietarako proposatzen dituelarik, 1.000 erabiltzaile baino gehiagok baliatu izan dute azken urtean. Eta txiki geratu zitzaielarik, handitu behar izan dute. Berez, 400 metro karratuko azalera izatetik, hirukoiztu eta 1.200 inguru dituzte orain. Richard Irazusta, Hendaiako Gizarte gaietarako auzapezordeak esplikatu digunez, Hendaia herri anitza izanik, ezinbestekoa du topaketa gune bilakatu den halako Zentro bat. Denentzat...
Irunen, aldiz, Udaleko Gazteria arloak udalak eskaintzen dituen zerbitzuak gazteen benetazko beharretara egokitzeko helburuarekin, 18 eta 25 urte arteko gazteekin prozesu partehartzaile bat abian jarriko du. Bost saio presentzialetan eta internet bidez, gazteen nahiak, erronkak, kezkak eta hiriarentzako proposamenak gogoetatu eta planteatu ahal izango dituzte. Zuk Zer Diozu? izeneko programaren helburu nagusia, gazteen korrespontsabilitatea, ardura eta izpiritu kritikoa sustatzea dela...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, heldu den igandean Hondarribian ospatuko den Mugikortasun Jaia hankamotz geratuko dela dirudi. Balazta bizikletaren aldeko elkarteak ez baitu bertan parte hartuko. Mugikortasun gaietan, eta bereziki, bidegorri sarearen hobekuntza lanetan Udala motelegi doala pentsatzen dutelako hartu dute erabakia. Bien bitartean, Hondarribiko bidegorri sarea osatzeko bi ardatz nagusi daudela oroitarazi dute. Bat, aldundiaren esku dagoen Hondarribia eta Irun lotuko...
Anxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Abotsanitz udal taldeak Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Agintaritzarengana jo du, herritar talde batek agertu duen Benta Zaharreko aparkalekuaren egiturari buruzko kezkaren aurrean. Iada, joan den urteko udazkenean ohartu ziren Benta Zaharreko aparkalekuaren goiko partean, azpiko egitura eusten duten burnizko egiturak erldoilduak daudela. Eta Udaletxean galdetu ondotik, eskumena jaurlaritzarena dela jakin ondotik, uda honetan jakinarazi diete euren kezka. Eta badirudi, Abotsanitzen kezka...
Anxeta Irratia
Sep 20, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 8
favorite 0
comment 0
Saltoki kooperatiboak, kontsumo taldeak eta, azken batean, erkonomia zirkularraren aldeko apustua egiten dute proiektuak ugaritzen ari dira azken urteetan. Irungo LaboreTxingudi , edota irailaren hastapenetik martxan den Portu karrikan kokatua dagoen, HendaiaKoop dugu horietariko batzuk. Urruñan, aldiz, herriko epizeria edo saltokia itxi ondotik. Bizilagun talde batek, saltoki ekologiko, soziala eta solidario bat martxan jartzeko proiektu bat proposatu zuten. Modu honetan, “Larrunkoop”...
Anxeta Irratia
Sep 20, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Hendaian, aldiz, Akelarre euskal kultur elkarteko dantza taldeko helduek Argentinako Mar de la Platako Euskal Astean parte hartuko dute. Eta Argentinarako bidaiaren gastuak estaltzeko hainbat dira antolatu dituzten ekimenak. Azkena, diru bilketa herritar edo crowdfounding delako horietariko bat. 30 dantzari doaz Argentinara, eta bidaia eta astebeteko egonaldia barne, 45.000 eurotik gorako aurrekontua dute. Dantzariek gastuaren parte bat euren gain hartuko badute ere, crowdfounding honekin...
Anxeta Irratia
audio
eye 5
favorite 0
comment 0
Irungo Harrera Saretik ohartarazi digute gaur, Lakaxita gaztetxea migratzaileentzako elkartasunezko harrera gune izatetik, larrialdizko errefuxatu gune bilakatzeko arriskuan dagoela. Egoerak okerrera egiten du egunetik egunera, eta migratzaileak pilatzen hasiak dira, erakunde publikoetako harrera gune ofizialetako baldintza zorrotzek eragina, migratzaileen kopurua emendatzen doalarik etengabe. Eta bitartean, Udala zer? Ba lehengo lepotik burua. Goiz hontan, Jose Antonio Santano alkateak...
Anxeta Irratia
Sep 20, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 6
favorite 0
comment 0
Hondarribian, « Mary Shellyren Frankestein 200 Urte Zatiak Josten » izenburupeko hiru hilabeteko zikloa antolatu du Zuloaga Etxeko Liburutegiak. Joan den urtean, behin berrituta ateak zabaldu zituenetik, metro karratu gehiago ez ezik, langile taldea ere handitu du Udal Liburutegiak. Eta eskaintza berritze horretan, irakurzaletasuna sustatzea ez ezik, liburutegian gauza gehiago gertatzen ahal direla erakutsi nahi dute. Kasu honetan, zientzia fikzioaren aintzindaria izan zen Frankestein...
Anxeta Irratia
audio
eye 8
favorite 0
comment 0
Irungo hiria hobetzeko herritarrek dituzten proposamenak egiteko azken aukera dute gaur Irunen. Udal Aurrekontu Partehartzaileen lehen fasea gaur amaitzen baita. Luis Mariano Zentro Sozialean 19:00retan egingo da gaur, Udalak antolatutako aurrez-aurreko bigarren eta azken saioa. Gazteentzako partida barne, orotara 1,5 milioi euro bideratuko ditu Udalak, herritarrek lehen fase honetan proposatu eta fase finalera bideratuko diren 20 proposamenen artean. Aurrekontua agortu arte, proiektu...
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Joan den astean Junkal EIzagirre Kultura zinegotziak Irun Rock festibalaren aurkezpenean nabarmendu udazkeneko apostu kulturala, musikala zela, eta bereziki Irun Rock festibala. Aldiz, 2008an ekimen pribatuaren aldetik sortu zenetik, hamar urtetan garapen txikia baino, hiru eguneko festibala izatetik egun bakarrera murriztu da, eta Ficoban erbesteratua egon ondotik, San Juan plazara eraman dutela, salatu du SPIk. Udal Gobernu sozialistaren apostu kulturala, auzo elkarteek antolatzen dituzten...
Anxeta Irratia
Sep 19, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 5
favorite 0
comment 0
Heldu den larunbatean, Irungo Udalak diruzlagundutako mugaren kontzeptuari buruzko arte garaikideko bi proiektuen aurkezpenean, muga, memoria historikoa eta Bidasoa ibaiari buruz gogoetatzeko gonbidapena egingo dute hirugarren urtez. Goizeko 11:00etatik 16:00ak arte, Santiago zubi ondoko skate parkea eta bidegorriaren sarrera inguruetan, aurten Ribera beka jaso duten bi proiekltuak aurkezteaz gain, egun osoko egitaraua proposatuko digu Bitamine Faktoriak, dantza, argazkilaritza, soinu jokoak,...
Anxeta Irratia
Sep 17, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Irungo Hartu Hitza elkarteak azaroaren 18ko herri galdeketari begirako kanpaina abiatu zuen joan den larunbatean. 3.800ndik gora sinadura bildu ondotik, eta herri kontsultarako galdera zehazteko prozesu partehartzaile zabal eta anitza egin ondotik, orain, erabakitzeko eskubide demokratikoa gauzatzeko bi hilabete baino falta ez direnean, azken bultzada emango diote. Beste 210 herrietan egin den bezalaxe, Irunen ere, pil-pilean dagoen gai baten inguruan galdeketa egindo dute azaroaren 18an. Eta...
Anxeta Irratia
audio
eye 4
favorite 0
comment 0
Irungo oposizio kritikoa osatzen duten udal talde politikoen artean eztabaida piztu da gaur. Uda hasieratik, bolo-bolo aipatu dute Jose Antonio Santano alkateari zentsura mozioa aurkezteko aukera. Eta EH Bildu zein SPIk joan den astean pilota, edo azken erabaki jeltzaleen teilatuan zela esan ondotik,  Xabier Iridoy, EAJko bozeramaleak ahobetehortz utzi ditu denak. EH Bildu eta SPIrekin zentsura mozioari buruz negoziazio ofizialik aurrera eraman dituenik ukatu baitu, eta haien esperoan dela...
Anxeta Irratia
audio
eye 24
favorite 0
comment 0
Apirilaren 14ean ospatu zuen Aitzondo Irungo Euskara Taldeak Euskaraldia antolatzeko lehen bilera. Orduz geroztik, lau hilabete pasa dira eta hilabete falta da Euskaraldia martxan jartzeko. Gaur bertan aurkeztuko da ofizialki 19.00etan San Juan Harria enparantzan Euskaraldia, salaketa artean. Si Se Puede Irun, EAJ eta EH Bilduren finantzaketa eta interes faltaren salaketen ostean, Aitzondo Euskara Taldearena jo dugu. Tirabira politikoetatik ihes egin duten arren, udalaren babes falta sentitu...
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Hendaian antolatzen diren euskarazko ikusgarri eta bestelako hitzorduei buruzko informazioa zabaltzeko tresna berri bat sortu dute.  “Armiarma” izenburua duen internet bidezko aplikazio bat da. Informazioa eskuratzeko erabiltzaile kontu bat ireki behar da, horretarako antxeta irratiaren webgunean sartzea besterik ez duzue.  Aritza Camblong Hendaiako hautetsia eta Aizpea Babaze “Armiarma” aplikazioa garatu duen informatikariarekin hitzegin dugu “Armiarma” aplikazioaren bitartez,...
Anxeta Irratia
Sep 13, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Irungo azaroaren 18ko herri kontsultaren kanpainaren aurkezpen ekitaldia larunbata hontan egingo dute, 12:00etan Palmera-Montero gizarte zentroaren kanpoko plazatxoan. Aurretik, Hartu Hitzaren Adosguneak bilkura orokorra deitu du bertan, goizeko 10 :00etan. Une erabakigarrian aurkitzen da Irungo Gure Esku Dago dinamika. Joan den ikasturtean zehar, 3.800ndik gora herritarren sinadura bildu, eta herri kontsultarako galdera zehazteko prozesu partehartzaile eta koloreanitza burutu ondotik, herri...
Anxeta Irratia
Sep 13, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Datorren ostiralean emango diote hasiera kalamuaren inguruko Expogrow azoka erraldoiari. Milaka lagun bilduko dira Ficoban aurten ere, hiru egunez, 12.000 metro karratuko eremuan, horietatik 7.000  kanpokaldean  egokitu duten karpa erraldoi batekin. Renovatio Fundazioko Joseba del Vallek esplikatu digunez, bertan mundu osoko 181 enpresek postua izango dute, kalamua ekoizteko tresna, hazi, ongarri eta bestelakoetatik hasita, zein aplikazio terapeutikoa duten produktuekin. Eta musikak ere bere...
Anxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Irungo SPIk oroitarazi du gaur, joan den urteko udal aurrekontuetan eurek ez zutela kontra bozkatu, alkateak SPIk egindako zenbait proposamen aztertuko zituela hitz eman zuelako. Oposizioko udal taldeek proposamenak egiteko, udal gobernua izapidetzeko prozesua ireki beharra duela oroitarazi diote alkateari. Eta beraz, udal gobernuak oposizioko taldeen jarduna oztopoatzen ari dela. Bestalde, aurtengo aurrekontuei lotutako kreditu modifikazioetan, Udal Gobernuak oraindik ere 2 milioi euro...
Anxeta Irratia
audio
eye 11
favorite 0
comment 0
Joan den larunbatean, Hondarribiko Alarde Egunaren jarraipena egiten ari zela, Antxeta Irratiko kazetari batek jasandako erasoa gogor salatu dute azken orduetan, Euskal Kazetarien Elkargoak ez ezik, Espainiako Kazetarien Federazioak ere. Alarde Tradizionaleko jarraitzaile batek Antxeta Irratiko kazetariaren lan-tresna den telefonoa kendu eta lurrera jaurti zuen, tentsio uneak sortuz, Jaizkibel konpainia Kale Nagusia igotzen ari zela.  Ez zen erasotutako kazetari bakarra izan, Berria, EITB...
Anxeta Irratia
Sep 7, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Hasiera batean 200 bazkide beharko zituztela nabarmendu zuten proiektua ahalbideratzeko, baina saltokia martxan jarri aurretik, tokiko ekoizleen produktuak banatzeko aukerari ekin diote. 70 bazkidek osatzen dute proiektua, momentuz, eta irailaren lehenean hasi ziren saskien banaketarekin. HendaiaKoop-eko bazkideek beraiek kudeatuko duten saltokiaren egoitza Herriko Etxeak utzitakoa da, Portu karrikan, eta urtarrilerako idekita egonen da. Bihar Daniel Ugarte pilotalekuan ospatuko den Hendaiako...
Anxeta Irratia
Sep 7, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 39
favorite 0
comment 0
Irailak 7ko goizeko 8.30ak izan arren, erdi betea dago Kale Nagusia. Ohikoa bihurtu da goizean goiz Hondarribiko Kale Nagusira joan eta alardea ikusi ahal izateko txoko bat hartzea. Espaloietan neska adingabe andana, gaupasan gerturatzen diren kuadrillak eta lurrean lotan itxoiten duten pertsonak batzen dira. Kalea zeharkatzen, doministiku bat entzun da, normala, 18 gradu egiten ditu eta seiak aldera zaparrada bota du. Hogeitalau ordu inguru falta dira alardea bertatik pasatzeko. Peli Lekuona...
Anxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Irungo epaitegian Muara elkartearen kontrako azken erasoa epaitzeko bista azkarra egin dute. Abuztuaren 30ean izandako azken erasoari lotua zen, erasotzailea harrapatu dutelako. Baina Muarako Imanol Arsuagak esplikatu digunez, azken aldian ohikoa bilakatu dira halako erasoak. Abuztuan emandako azken erasoan, aldiz, bizilagunen laguntzari esker harrapatu ahal izan zuten erasotzailea. Eta Muarak ez du delitu zehatzik salatu, baina azken muturreraino eraman nahi izan du prozesua.  
Anxeta Irratia
Sep 6, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Comarcaldea kirol elkarteak antolatzen duen Irungo Gaueko Lasterketa aurkeztu dute. Irailaren 15ean ospatuko da herri-lasterketa honen seigarren edizioa, eta joan den urtean partehartzaileen %40a emakumezkoa izan zelarik, aurten emakumeez gain, 10 eta 16 urte arteko gaztetxoei egin diete deialdia. Kirola ikasturte hasieratik sustatzeko helburua baitute. Nornahik osatzeko lasterketa da. Aurreko urteetan bezala, San Juan plazan izango du irteera eta helmuga Lasterketaren ibilbidea, eta Colon...
Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak, Irungo udalgintzaren egoera eta aurtengo erronken analisi batekin hasi nahi izan du kurtso politiko berria. Kontuan hartuta maiatzan udal hauteskundeak daudela. Eta iragarri du, Jose Antonio Santanori aurkeztekoak diren zentsura mozioa aipatu du David Sotok. Bere esanetan, “uztailan EAJ eta EH Bildurekin abiatutako elkarrizketa prozesuaren ondotik, pilota jeltzaleen teilatuan dago. Edozein kasuetan Korrokoitz aferari buruzko ikerketa batzordearen...
Anxeta Irratia
Sep 6, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Iñaki Emaldi Mitxelenak, gaur egun klubeko lehendakariordea denak, Bidasoan kirol klubeko lehendakari izateko hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu zuen atzo. Palmera Montero gunean egindako agerraldi batean, klubaren etorkizuna iragana ahantzi gabe landu nahi duela nabarmendu du, oroitaraziz kluba desagertzeko zorian ere egon dela. Harro agertu da, ASOBAL ligara igotzea lortu zuen Zuzendaritza Batzordea osatu duelako. Eta hiru urteotan, klubaren ekonomiak hobera egin duela nabarmendu du....
Anxeta Irratia
audio
eye 6
favorite 0
comment 0
Pasaden ostiralean Antxeta irratiak salatu bezala, irungo martindozenea aterpetxean pintaketa arrazistak agertu ziren. Pintaketa hauek transitoan diren pertso nen aurka zuzenduak zeuden. Gertakari hauek, erakunde publiko eta gizarte eragile gehienen salaketa jaso zuten. Igandean berriz, “Pintaketa arrazista” berriak agertu dira, kasu honetan Hendaiako intzura auzoko bidegorrian.  Gerard Carrera SOS arrazakeria elkarteko kidea eta Irungo Harrera Sareko kideari, pintaketa arrazista hauen...
Anxeta Irratia
Sep 4, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Ikasturte berriarekin gure eskualdeko elkarte eta eragileek ekimen eta aktibitate ugari antolatzen dituzte, hauen artean urtez urte errepikatzen diren ikastaro eta formakuntzak. Gaurkoan Auntxa Trikitixa eskolako lagunekin hitzegingo dugu, ain zuzen ere, Iñaki Aranaga bertako zuzendariarekin
Anxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Seaskako ikastola guztietan bezala, elgarretaratzea burutu da Hendaiako Ikastoletan. Ikasturte honetak, 400 ikasle gehiago ditu Seaskak, baina irakasle kopurua ez da hemendatu. Goizean goiz, Hiri Barne eta Irandatzeko ikastoletara gerturatu gara eta Mikel Iglesias eta Iñigo Urkia Gurasoen Elkarteko Lehendakariekin, eta hainbat gurasorekin hitz egin dugu.
Urrunako Bestak ere martxan direla. Asteazkenean laborarien egunarekin borobilduko dituzte. Baina Besta Komiteak baino ez ditu jaiak antolatu. Urruñako Gazte Asanbladak salatu duenez, Herriko Etxeak ez baitie aurten baimenik eman programa alternatibo baten antolatzeko. Odile de Coral auzapeza eta Urruñako Gazte Asanbladaren arteko harremanak guztiz apurtuak segitzen dutela salatzen dute gazteek. Garazi Aduriz, Urruñako gazte Asanbladako kideak harremanen berri eman digu. Hau dela eta,...
Anxeta Irratia
audio
eye 24
favorite 0
comment 0
Hondarribiko jaietara begira, Oihana Etxebarrieta, Jaizkibel Konpainiako Kapitainarekin mintzatu gara. Lehen entsegua larunbat honetan burutuko da eta bertan banatuko da 2018ko Hondarribia Hiria Berdintasun Saria. Aurten, Euskal Herriko Batukada Feministako  Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedosarituko du Jaizkibelek, musika eta perkusioarekin soinua espazio publikora eramanez, emakumea ahalduntzeagatik. Aurtengo entsaioak Irailak 1,3 eta 5ean burutuko dira, Bitoriano Juaristi...
Anxeta Irratia
Aug 29, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Hondarribian dena prest dute Guadalupeko Amaren herriko jaietarako. Irailaren 6an hasiko dira goizeko 11:00etan azken urteetan arrakasta handia izan duen haurrentzako txupinazo eta zezen puzgarrien entzierroarekin. Eta irailaren 11arekin boborbilduko dituzte gauez, su artifizialen jaurtiketa eta Bentako eszenatokian antolatu duten Leo Harlem umoristaren ikusgarriarekin. Kalixa Silanes, Kultura zinegotziakl nabarmendu duenez, adin eta gustu guzietarako jarduerak izango dira. Eta herriko elkarte...
Anxeta Irratia
audio
eye 6
favorite 0
comment 0
Hendaiako SASIKO gaztetxea larunbatean utzi eta egun berdinean Suhiltzaileen kaserna zaharra okupatu ondotik, gazte asanblada eta herriko etxearen arteko hitzarmena izenpetu dute. Elkarrizketarako bide bat ireki da eta herriko etxeak konpromezua hartzen du 18 hilabeteetan udal eraikin bat bilatzeko. Aste honetan, bi aldeak biltzekoak dira “Hendaiako gaztetxearen” proiektuari buruz hitzegiteko. Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezarekin hitzegin dugu:
Anxeta Irratia
audio
eye 10
favorite 0
comment 0
Irunen udak luze jo du euren jatorrizko herrialdeetatik Europako beste herrialdeetara doazten dozenaka migranteen pasaiarekin. Izan ere, uda hasieran Udalak migranteak errezibitzeko eskumenik ez zuela adierazi zuen arren, gerora Leka-Enea ikastetxeko gimnasioan, Gurutze Gorriak kudeatutako harrera gune bat egokitu zuten Udalak eta Eusko Jaurlaritzak. Baina agerian geratu dena da, alkateak dion Irun harrera hiria, hala baldin bada, gizarte mugimenduek osatu duten harrera sarearengatik dela....
Anxeta Irratia
Aug 27, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Hendaiako Sasiko gaztetxea hustu eta Suhiltzaileen kaserna zaharra okupatzeko sahiakera burutu du Hendaitzek. Okupazioa eman eta, Kotte Ecenarro auzapeza hurbildu zen Kaserna Zaharrera, larunbat arratsaldean. Nahiko bortiz gazteen arabera, baina Herriko Etxeko bulegoetan eman ez diren negoziazioak eman ziren bertan. Auzapezak akordio bat izenpetu die, kaserna utzi, eta ordainetan 18 hilabeteren buruan udal egoitza bat emango diela Herriko Etxeak.  Bi urtez okupatu dute gazteek Sasiko, 2016....
Anxeta Irratia
Aug 24, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Irungo merkatu estaliak 32 postu dauzka eta hauetatik 8 itxita daude. Erreleboa emateko zailtasunak edota Txingudi eskualdean, azken aldian, emendatu diren merkatal gune edota saltoki handien ondorioz, merkatari txikiak kezkatuak daude.  Frutategien kopurua ehuneko berrogeita hamar jaitsi da. Ehuneko kezkagarria eta are kezkagarriagoa fruta postu bakarra dagoela jakinda. Merkatu estalia utzi duten azken hauek ezin izan dute erreleboa eman eta postua alokairuan jartzea adostu dute. 2006 eta...
Anxeta Irratia
Aug 9, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Hondarribira joanen gara gaur, asteburu honi begira hain zuzen ere, estropadak izango dira eta berehala bilduko ditugu argibideak Hondarribiko arraun elkarteko preseidentea den Joxemi Elduayenekin mintzatuko baitzara Maia Muruaga.
Anxeta Irratia
audio
eye 5
favorite 0
comment 0
Espainia hegoaldetik Hego Euskal Herrira heldu diren etorkinen kopurua anitz emendatu da azken aste hauetan. Gehienen helburua Irun hiritik Ipar Euskal Herrira pasatzea da, Frantses estatua baitute azken helburu. Baina Hendaiara iritsi bezain laster, Frantziar poliziak harrapatzen ditu, eta momentuan berean Irunera itzuli. Etorkinak harrapatu ostean, irunera bueltatzen ditu polizia frantsesak, Espainiako poliziaren laguntzaz. “Beroan” buruturiko kanporaketa hauek, 2002an, Paris eta Madrilgo...
Anxeta Irratia
Aug 2, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Datorren abuztuaren 4an, larunbatarekin, Euskal Jiraren beste edizio bat egingo da Irunen. Berezia izango da aurtengoa, Euskal Jirak 40 urte beteko baititu, eta. Euskal Jiraren antolaketari buruzko lehenengo datua 1928koa da, baina oso litekeena da aurrez ere antolatu izana. Espainiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean eta gerraosteko urte askotan, ez zen antolatu, bi urtetan izan ezik: 1951n eta 1955ean, Jostallu elkarteak antolatu zuen. Azkenaldian, berriz, 1979tik hona, etengabe antolatu...
Anxeta Irratia
audio
eye 6
favorite 0
comment 0
Hotzaren dispositiboa eskaintzen duen gunea ireki du irungo udalak, herrian nora ezean dauden 15-20 etorkinek lo egin ahal izateko. Astebete pasata eta SOS Arrazakeria, Stop Desahucios, Adiskidetuak, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Zaporeak y Helduakhan elkarteen salaketa erantzunez, hartu du erabakia udalak. Gunea Gurutze Gorriak kudeatuko du eta bazkari, afari eta gosariak nork eskainiko dituen zehazteke dago. Era berean, beste 20 etorkin inguruk eskualdeko kaleetan jarraituko dute. Hori azaldu...
Anxeta Irratia
audio
eye 4
favorite 0
comment 0
Irungo Udalak eta Oiasso Erromatar Museoak Irugurutzetako Labeetara antolatzen dituzten bisita gidatuen inguruko APPa aurkeztu berri du. Irungo ondare historiko garrantzitsuenetakoa da, erromatar garaitik hasi eta 1945. urtera bitartean ustiatu baitziren mehategiak. Eta APP honi esker, bisita birtuala egin daiteke. Antxeta Irratian, aldiz, birtualitatea ez dugu maite, eta bertatik-bertara ezagutu, ikusi, entzun, ikasi eta sentitu nahi izan dugu Irugurutzetako Labeetara bisitak zer diren. Eta...
Anxeta Irratia
Jul 27, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 3
favorite 0
comment 0
Ez da ezer berria, halere. PNV-PSE arteko gobernu koalizioaren krisiaren ondorioz, urtarrilean apurtu egin zenetik, Jose Antonio Santano alkateak egin duen hiriaren kudeaketari buruz kritikak etengabea izan baitira, orain gehiengoa duten oposizioko udal taldeen partetik. Proiektu anitz paralisian daudela, eta Udal Gobernuak hainbat kontu nahi dituen bezala onartzerik ez dituen heinean, atzeratzen dituela salatu dute SPI, EH Bildu eta EAJ-PNVk. Korrokoitzeko afera argitzeko Ikerketa Batzordea...
Anxeta Irratia
audio
eye 6
favorite 0
comment 0
Antton Abadiaren ametsa eta udako bizitokia ezagutu dute joan den urtean 57.000 bisitarik. Hendaiako Santa Ana lurmuturrean, Abadia Eremuko lurretan kokatua, euskal kulturari, antropologia, astrologia, hizkuntzalaritza eta orohar, humanistatzat jo daitekeen Antton Abadiaren bizi-abenturaren lekuko da XIX. mendean Inglaterrako estilo neogotikoan eraikitako jauregia.  Emilie Charronen eskutik aparteko bisita gidatua egin ahal izan dugu, gazteluaren txoko guztiek gordetzen duten historia eta...
Anxeta Irratia
Jul 26, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Irungo EH Bilduk, Jose Antonio Santano eta alderdi sozialista Irun gobernatzeari uztea, ezinbestekotzat jo du gaur, Irungo Udal erakunde eta sozietate publikoen kudeaketan, kalitate demokratikoa bermatu nahi bada.  Izan ere, joan den maiatzean, EH Bilduk sozietate publikoen osaketaren inguruko planteamendu berri bat egin zuen, FICOBA, Blaia hilerria, IRUNVI etxebizitza publikoaren elkartea edota Bidasoa Txingudi garapen agentzia bezalako erakundeetako kontseiluetan, hau da erabaki guneetan,...
Anxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Bi urte dira Hondarribian Amuitz Outrigger Kanoa Kluba sortu zutela, eta uda honetan surfski eta hawaiar kanoak alokatu eta ikastaroak eskaintzeko baimena lortu du hondartzan. Euskal Herriko gune bakarra da, hawaiar outrigger kanoak probatzeko aukera eskaintzen duela. Izan ere, «Ez da Hawai, baina hobeagoa izan liteke» leloa baliatzen du Amuitz Klubeko Manex Martinez hondarribiarrak kirol modalitate berri hau sustatzeko, Txingudi bailarak ingurumen egokia eskaintzen duela sinetsita.  Koldo...
Anxeta Irratia
Jul 11, 2018 Metal Garrasia
audio
eye 23
favorite 0
comment 0
Zazpigarren denboraldi hau ixteko Mundu Kopa Metaleroko finala izango dugu. Multzo bakoitzeko irabazleak elkarren aurka izango ditugu bertan, ondorengo ordezkariekin: Crossfaith (Japonia), Nautiluz (Peru), Angelus Apatrida (Espainia), 1 Last Autograph (Nigeria), Abinchova (Suitza), Remnants of the Fallen (Hego Korea), Opposing Motion (Ingalaterra) eta Arkona (Errusia). Urrian bueltan izango gara metal gehiagorekin. Stay Metal!
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Dena prest dute Hondarribiko Marlaxka Xake elkarteko lagunek, udako ikastaroei hasiera emateko. Ikastaroak uztailaren 11n,18an,25ean eta abuztuaren 1ean iragango dira. 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta daude. Udako Xake ikastaroak,Hondarribiko kasino zaharreko lorategian eskeiniko dituzte arratsaldeko 17.30etatik 19.00etara. Izen emaiteak 20 eurotan. Ikastaro hauen inguruko xehetasunak bildu ditugu, Goio Uriarte, Marlaxka Xake elkarteko lehendakariarekin.
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Judas Arrieta artistak aparteko ekimen batetara gonbidatzen gaitu larunbata honetan (uztailak 7) Hondarribiko Alde Zaharreko Apezpiku plazan. Arratsaldeko 18:00etan hasi eta gauerdira bitartean, «3 leku, 3 paisai, 3 akzio» lelopean, udan zehar proposatuko dizkigun hiru hitzorduen aurrenekoa izango da. Aspaldi Hondarribiko kaleetan lanean topa zitezkeen margolarien garaia berreskuratu nahi du ekimen honekin Arrietak. Izan ere, azken hamarkadetan margolaritzaren gainbehera bat bizi izan du...
Anxeta Irratia
audio
eye 8
favorite 0
comment 0
Hendaiako gazte informazio bulegoak « Lur handi bat gazteentzat » egitasmoa aurkeztu du. Hilaren 21ean, Portugal, Italia, Arguedas eta Hendaiako 28 gazte elkartu eta aste bateko egonaldi bat egingo dute. Landuko duten gai nagusia, « herrialde txiro eta gatazkatsuetatik ihesi europara etortzen diren gazteen egoeraz » eztabaidatzea eta gogoetatzea izango da. Horretarako egitarau zabal bat prestatu dute. Ziburuko aterpetxe batean lo egingo dute eta aktibitate gehienak ziburun izateaz...
Anxeta Irratia
audio
eye 2
favorite 0
comment 0
Hondarribiko hondartza izanen da ekimen honen azken helmuga, uztailak 8an igandearekin arratsaldeko 17:00ak aldera. Helburua izanik, autismoari buruz gizartea sentsibilizatzea, Gipuzkoako itsasbazter osoa igerian zeharkatuko dute bi egunez. Larunbatean Mutrikuko Saturraran hondartzatik partitu, eta Orio bitartean 27 kilometro eginen dituzte igerian. Eta igandean, Orio-Hondarribia arteko 36 kilometro kostaz-kosta. Orotara 35 itsas-miliako zeharkaldia osatuko dute, eta Zumaia, Zarautz eta...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Uztailaren 7an ARROJA CHALLENGE lehiaketa jokatuko dute kanoan, paladaz-palada, Hondarribiko hondartza eta Jaizkibelgo kostaldeko Biosnar artean. Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubak 3 urte betetzen ditu uda hontan. Eta hasieratik haien helburua surfskia eta outrigger hawaiar kanoaren kirola sustatzea izanik, iada joan den martxoan topaketa bat antolatu zuten Hondarribian. Oraingo honetan,  14. Itsas Kaia Koparen barruko Arroja Challenge Lehiaketa antolatu dute uztailaren 7an...
Anxeta Irratia
Jul 3, 2018 Metal Garrasia
audio
eye 14
favorite 0
comment 0
Gaurko saioan Eskandinabiara bueltatuko du begirada Brutal jaunak, baina ez Bikingoetaz aritzeko, Finlandiako mitologiako obrarik esanguratsuena aurkezteko baizik, Kalevala izanik. Munduko herrialderik metaleroena izanik ez zaio kostatu kondaira hauei buruzko abestiak aurkitzea. Dyerth-ek bere aldetik Mundu Kopa Metaleroko multzoei amaiera ematen die H multzoarekin; Maila beretsuko herrialdeak batu dira bertan futbolari dagokionez eta Metalean ere berdintsua gertatu da horietako hirurekin,...
Anxeta Irratia
Jun 29, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 6
favorite 0
comment 0
Irungo herriko San Pedro eta San Martziak jaiak hizpide hartuta, emankizun berezia eskaini dugu Urdanibia plazako txosnagunetik. Irungo Atseginako Eneko Calvorekin, zaharberrituriko lehen lau erraldoiez hitz egin dugu. Joxeja Zabalok Betti Gottik antolaturiko Koadrilen egunaren bilana eskaini digu eta Josu Kariñenarekin, ekainak 28a, LGTBI kolektiboaren harrotasun egunaz hitz egin dugu, besteak beste. 
Irungo EH Bilduk eta Batzar Nagusietako EH Bilduk eta Ahal Duguk alarde parekideari harrera egiteko eskaera luzatu diote Jose Antonio Santano alkateari. Harrera egingo ote duen galdegin diogu eta Alkateak, "oraindik gelditzen da... horretarako oraindik gelditzen da", erantzun du. Alkateak Alarde Parekideari harrera egingo ziola zioen fake new-a "bolo-bolo" ibili da azken aldian eta "ez zaio garrantzia gehiago eman behar. Pena ematen du halakoak gertatzea. Sareetan...
Anxeta Irratia
Jun 27, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 4
favorite 0
comment 0
25 urte bere ditu Hondarribiko musika elkarteak, eta urteurrenaren ospakizunerako ikasturtean zehar hainbat kontzertu eta gaualdi antolatu dituzten arren,  Amutaldeko musika entsegu lokaletik atera eta kontzertu andana anolatu dituzte uda hontarako. Bereziki, abuztuak 24an eta 25ean, festibala antolatu dute eta bertan izango dira Mighty diamonds, Capsula, Velozet edota Belako. Egoitz Alcaraz antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Anxeta Irratia
Jun 27, 2018 Antxeta Irratia
audio
eye 0
favorite 0
comment 0
Irungo Podemos Ahal Dugu indar politikoak bere burua sendotutzat eman du, eta Udaleko bigarren indar politikoa izanik, herritarrekin duten transparentzia eta erregenerazio politikoa gauzatzeko konpeomisoa berretsi nahi dute 2019ko udal hauteskundeei begira ere. Prestaketa lanetan hasi dira, eta barne hauteskundeak egin dituzte, Irungo Podemoseko idazkari nagusi berria hautatzeko. 122 bozka izan dira, Podemoseko zirkuloan, eta Miren Etxebeste Lacombe, 36 urteko irundarra, euskara, gaztelera eta...
Anxeta Irratia
audio
eye 1
favorite 0
comment 0
Eraso sexistarik gabeko eta errespetuan oinarritutako San Martzialetan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei. Eta ekainaren 30aren harira, aurten berriz ere, bi Alarde eta bi errealitaterekin topo egiten dugula aitortu dute. Baina alkateak Antxeta Irratian aipatu izan duen lasaitasun eta giro baketsua, errealitate birtual bat baino ez dela nabarmendu du EH Bilduk. Zentzu honetan, Alkateari eta Udal Gobernuari galdegin diote, arduraz jokatzeko, eta garai berrietara egokitzeko, jaiek...